Ehunmilak

Erosketa Baldintzak

www.fotoalzuri.com eta www.foto-ehunmilak.com-en dituzu salmentaren baldintza orokorrak. Web orri honetan egindako erosketa guztiek salmentaren baldintza orokorrak onartzea eskatzen dute.

1. ENTREGATZEKO EPEAK

Posta bidez bidalita:
  • Argazkiak eta Pack-ak, gure instalazioetatik 4 lanegunetan irteten dira
  • Kamisetak argazkiekin, gure instalazioetatik 10 egun lanegunetan irteten dira
  • Produktuak bezeroak eskaera egiteko garaian eskatutako helbidera bidaltzen dira. Eskabidean eskatutako produktuen arabera, enbalaje eta epe desberdinetan entregatua izan daiteke.
Fakturazioa:
Foto Alzurik ordainketa egiaztatzen duenean, dagokion fakturazioa bidaliko da.

2. TARIFAK

Gure produktuen prezioak zergak barne (%18 BEZ) adierazten dira eta eurotan. Bidalketa-gastuak ez daude barne. Erosketa bukatu aurretik, dagozkien bidalketa-gastuak automatikoki azalduko dira.

3. BIDALKETA-GASTUAK

Bidalketa-gastuak azken prezioari automatikoki erantsiko zaizkio eta eskabidearen tamainaren eta bidalketa helbidearen araberakoak izango dira. Azken prezioa bezeroari ordainketa egin baino lehen jakinaraziko zaio.Bezeroak bere produktua gure dendetan jasotzen badu, ez zaio bidalketa-gasturik kobratuko.

Nazionala:

13x19, 15x23-eko argazkiak eta Pack-a:
3,50€
20X30 eta 30X40-ko argazkiak:
4,10€
Kamisetak, 40X60, 50x75 eta 60X90-eko argazkiak:
5,30€

Nazioartekoa:

13x19, 15x23-eko argazkiak eta Pack-a:
4,80€
20X30 eta 30X40-ko argazkiak:
6,90€
Kamisetak, 40X60, 50x75 eta 60X90-eko argazkiak:
10,60€

4. ORDAINTZEKO ERAK

Jarraian, erosketa egin ahal izateko dauden ordaintzeko erak agertzen dira:

Txartel bidezko ordainketa:
  • Txartel bidezko ordainketa aukeratzean, bezeroak eskabidea egiteko garaian ordaintzea hitzematen du. Prezio guztietan dagozkien zergak barne daude (%18 BEZ). Azken prezioa zein den bezeroari ordainketa egin baino lehen egingo zaio
  • Ordainketa-modalitate honetarako onartutako txartelak hauexek dira: Visa, Visa Electrón, Mastercard eta Maestro
  • Eskabidea bukatu ondoren, frogagiria inprimatu ahal izango da. Bezeroak e-posta bidez erosketaren baieztapena eta egindako erosketaren faktura ere jasoko du. Horrez gain, web orrian "Nire kontua" atalean egindako eskabideen kontsulta egin ahal izango du
  • Txartel bidezko ordainketa Foto Alzurik kontratatutako Rural Via-ren (Caja Rural) helbide batean egiten da. Erabat segurua den 3D Secure ( Verified by visa) izeneko ingurunea da. Hori dela eta, banku zerbitzari eta ordainketa pasarela seguruen bidez banku-datuak zuzenean bankuari bakarrik igarotzen zaizkio. Foto Alzurik ez du prozesu honetan parte hartzen eta ez du inolako banku-daturik jasotzen
Banku-transferentzi bidezko ordainketa:
  • Ordainketa-sistema honen bidez bezeroak erosketaren zenbatekoa erosketa bukatzean agertutako kontu zenbaki batean egindako banku transferentzia bidez ordain dezake. Eskaeraren izapidea behar bezala egiteko beharrezkoa da oharren atalean edo agindu-emailean Foto Alzurik erosketa bukatzean emandako eskaera-zenbakia jartzea
  • Behin banku-transferentzia baieztatu eta burututakoan, Foto Alzuri produktua ekoizten hasiko da. Gerta liteke Foto Alzurik egindako transferentziaren berri izateko 24tik 48 ordu bitartean igarotzea. Horrek eskabidearen entrega-data denbora horretan atzeratzea eragin dezake.
Paypal bidezko ordainketa:
Sistema honen bidez bezeroak Paypal kontu baten bidez ordaindu ahal izango du.
Ordainketa eskudirutan:
Gure instalazioetan egindako eskabideak bezeroak eskudirutan ordaindu ahal izango ditu.

5. IRUDI-ESKUBIDEAK

Proban izena emateagatik, partehartzaileak antolatzaileari edo beraiek izendatutakoei eta hedabideei proban zehar irudiak hartzeko eta erabiltzeko baimena ematen dio.

6. ERREPRODUKZIO ESKUBIDEAK

Gure argazkiak erabilera pertsonala dutenak dira. Egile-eskubideak propietate intelektualaren kodeaz zuzenduak daude. Prentsan edo publizitatean argazkien erreprodukzioa egiteko beharrezkoa da "Foto Alzuri" argazki-sinadura erabiltzea, indarrean dauden erregelak betez.

7. ITZULKETAK ETA BALIOGABETZEAK

  • Foto Alzurik produktua baldintza ezin hobean eta kalitate gorenean bidaliko duela ziurtatzen du eta ez da bidalketa garaian produktuak jasan ditzakeen kalteez arduratzen. Foto Alzurik argazkien izaera pertsonala dela eta, ez du itzulketarik onartzen. Bezeroak eskabidea egiteko garaian nahastuko balitz, lehenbailehen Foto Alzurirekin jarri beharko luke harremanetan eskabidean izandako akatsaren berri emateko edo baliogabetzea eskatzeko. Eskabidea produkzioan ez badago, bezeroak aldaketa edo baliogabetzea lortu ahal izango du. Gainerakoan, ezin izango da produktuaren eskabidea baliogabetu edo produktua aldatu
  • Produktuaren aldaketa edo baliogabetzea nahi baduzu, jar zaitez Foto Alzurirekin harremanetan +34 943 88 04 78 telefonora deituta edo bidali mezu elektroniko: info@fotoalzuri.com

8. DATUEN BABESA

Foto Alzuri eskainitako datuen isilpeko izaera babesteko eta segurtatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko hitza ematen du.Hartutako neurriak hartu ondoren, norbaitek web gunea bortxatzen badu Foto Alzurik ez du bere gain hartzen horren erantzukizunik, ezta horrek eragin ditzakeen ondorio kaltegarrien erantzukizunik ere.

Legezko oharra   Datuen babesa   info@fotoalzuri.com © Foto Alzuri   Nafarroa Etorbidea 1, 20200 Beasain   T +34 943 88 04 78

Web Mapa