Ehunmilak

Laguntza - F.A.Q.

Web honetan erosteak, salmenta baldintza guztiak onartzea inplikatzen du.

Edozein dudarekin,
DEI GAITZAZU

Telefonoa: +34 943 88 04 78

Edo eta
E-MAIL
bat bidali
info@fotoalzuri.com

1. Noiz eta nola ikusi nire argazki pertsonalak?

Ehunmilak eta Goierriko 2 Haundiak-eko argazki guztiak ekintza gertatu eta hamargarren egunetik aurrera ikusi ahal izango dira. Zure argazki pertsonalak ikusi ahal izateko zure dortsalaren zenbakia edo zure abizenak "Argazki Personalak" edo "Argazkien Pack-ean" jartzea besterik ez duzu egin behar.

2. Horiez gain, ba al dago bestelako argazkirik?

Toma puntutik urrutiago egon zaitezkeen edo dortsala ezkutuan duzun irudiak egon litezke talde handien argazkietan. Hori dela eta, "katalogatu gabeko argazkietan" begira ezazu.

"Argazki orokorren" atalera ere jo dezakezu. Bertan zirkuituko argazkiak eta Ultratail Ehunmilak eta Goierriko 2 Haundiak igarotzen diren argazkiak ikusi ahal izango dituzu, argazkiak taldeka, irteera eta helmuga...

3. Zergatik ez dago nire argazkirik?

Zure datu pertsonalak ez aurkitzeko bi arrazoi egon daitezke:

  • Zure dortsal zenbakia arrazoi desberdinengatik ikusteko moduan ez egotea, zerbaitek ezkutatzen zuelako, eskuren bat, tolestatuta zegoelako..
  • Behar zen garaian ezin izan genuelako hartu

Hala ere, "Katalogatu gabeko argazkiak" eta "Argazki orokorrak" ataletan begira dezakezu.

4. Pantailan ikusten dudan irudiaren kalitatea gero jasoko dudan argazkiarenaren antzekoa al da?

  • Ez, pantailan agertzen den irudia definizo baxukoa da web orriaren errendimendua hobea izatearren eta pirateriaren aurka uraren marka bat darama. Zuk jasoko duzun argazkia jatorrizko artxibokoa da eta definizioa altukoa izango da.
  • Argazkiak online jarri aurretik, irudiaren kalitatea ona izan dadin, argazki bakoitza profesional batek aurretik ikusi, identifikatu eta ontzat ematen du.

5. Argazkien kalitatea bermatuta al dago?

Duela 70 urtetik argazkien profesionalak gara. Kalitate profesionala duten argazkiak eskaintzen ditugu. Gurekin lan egiten duten argazkilariek argazkigintzarako material egokienak dituzte.

6. Nor arduratzen da argazkiak errebelatzeaz?

Errebelatu pertsonalizatu profesionala eskaini nahian eta eskaera zure eskura lehenbailehen irits dadin, gure laborategi profesionalean errebelatzen ditugu argazkiak, KODAK argazki-paperean.

7. Zeintzuk dira eros ditzakedan argazki-formatuak?

Paperean formatu desberdinak ditugu, 13X19tik 60X90ra arte. Horrez gain, kolore eta tamaina desberdinetako kamisetak ere baditugu. Argazki bat aukeratzean, ditugun produktu guztiak erakutsiko dizkizugu eta era berean euren prezioa (%18ko BEZa barne) esango dizugu.

8. Zer da argazkien Pack-a?

  • "Argazkien pack-a" dortsalaren zenbakia kontuan izanda dauden argazki guztiez osatua dago. Horrez gain, 3 argazkirik onenak prezio berezian ere pack horren barnean daude. Prezio bereziak ez dauka zerikusirik dituzun argazki pertsonalen kopuruarekin.
  • Argazkien pack-ean lau aukera dituzu. Gertaeraren izenburua gehi diezaiokezu, baita zure argazki personal guztiak dituen cd-a ere eta azkenik, zure argazki orokorretatik 3 argazkirik onenak formatu digitalean kalitate altuan. Argazkien tamaina paperean 13X19 cm-koa izango da.

9. Eskaera nola egin behar da?

Eskaera egiteko aukera hauek dituzu:

On-line bidezko eskaera:
  • Argazkiak aukera itzazu zure partehartzaile zenbakia, abizena sartuta edo argazki orokorrak edo deskatalogatuak aukeratuta, eta gehitu zure erosketa saskira.
  • Zure aukeraketa egin bezain pronto, klikatu ezazu "Eskaera egin" botoian eta jarrai itzazu ordaintzeko era desberdinak egiteko azaltzen dizkizugun argibideak, eta azkenik, buka ezazu erosketa.
Telefono bidezko eskaera:
Deitu +34 943 88 04 78 telefonora eta adierazi iezazkiguzu eskatu nahi dituzun argazkien eta produktuen erreferentziak. Ordaintzeko era eskabidea gure instalazioetan jasotzen duzun edo mezularitza bitartez bidaltzen dizugun baitan egongo da.
e-mail bidez eskatuta:
Bidal iezaguzu e-maila info@fotoalzuri.com helbidera. Bertan partehartzaile zenbakia, argazkien eta produktuen erreferentziak, datu pertsonalak eta entregatze-helbidea adierazi behar duzu. Zurekin harremanetan ahalik eta azkarren jarriko gara. Ordaintzeko era eskabidea gure instalazioetan jasotzen duzun edo mezularitza bitartez bidaltzen dizugun baitan egongo da.
Eskaera gure instalazioetan egitea:
Gure Beasaingo dendara etorri eta eskaera egin dezakezu, argazkiaren zenbakia eta nahi duzun tamaina adieraziz.

10. Zeintzuk dira nire erosketak ordaintzeko erabil ditzakedan ordainketa moduak?

  • Visa, Visa Electrón, Mastercard eta Maestro kreditu-txartela.
  • Paypal web orriaren eskaeretarako.
  • Web orriaren, telefono edo e-mailaren bidezko eskaeretarako banku bidezko transferentzia
  • Eskura ordaintzea eskaera gure instalazioetan egitean.

11. Nire ordainketa kredi-txartelaren bidez online egitea segurua al da?

Txartel bidezko ordainketa Alzuri argazkiak kontratatutako Rural Vi-ren (Caja Rural) helbide batean egiten da eta 3D Secure (Verified by Visa) izeneko bide erabat segurua da; izan ere, banku- datuak zuzenean bankura bakarrik transferitzen dira zerbitzari eta segurtatutako ordainketa pasarelen bidez. Alzuri argazkiak ez du prozesu horretan parte hartzen eta ez du inongo banku-daturik jasotzen.

12. Zenbatekoa da eskaerak jasotzeko epea?

  • Argazkiak eta Pack-ak, gure instalazioetatik 4 egun lanegunetan irteten dira
  • Argazkiak dituzten kamisetak,gure instalazioetatik 10 egun lanegunetan irteten dira

Produktuak, erosleak eskaera egiteko garaian eskaturiko helbidera igortzen dira. Eskatutako produktuen arabera, eskabidea enbalajean eta epe desberdinetan jasotzea gerta liteke.

13. Zer da izenburua duen argazkia?

Argazkiari gertaeraren izenarekin izenburua jartzeko aukera ematen dizugu. Horrela, Ultratail Ehunmilak edo Goierriko 2 Haundiak-en parte hartu duzunaren oroigarria izango duzu.

14. Eros ditzaket nire argazkiak formatu digitalean erresoluzio altuan?

Bai, baina bakarrik "Argazkien Pack-a+CD-a", erosten baduzu. Bertan zure argazki pertsonal guztiak daude, gehi 3 argazki orokorrik onenak paper formatuan eta formatu digitalean erresoluzio altuan.

15. Online bidezko eskaera Alzuri argazki-dendan bertan jaso al dezakezu?

Bai, horretarako erosketa burutu aurretik , ordaintzeko pantailan eskaera Beasaingo dendan jasotzeko hautua aukeratu behar duzu. Hori eginez gero, bidaltze-gastuak aurreztuko dituzu.

16. Zenbat denboran gordetzen dira nire argazkiak www.fotoalzuri.com-en?

Argazkiak linean gutxienez urtebetez kontsulta daitezke.

17. Argazkiak zenbat denboran gordetzen dira artxiboan?

Ekitaldien artxiboak gordetzeko ez dago epe mugarik.

18. Zer dira bidaltze-gastuak?

Gastu hauetan barne daude zure eskaeraren tratamendu administratiboa, fakturazioa, enbalajea eta poduktuak bidaltzea.

19. Nire agazkiak prentsan, publizitatean eta karteletan erabil ditzaket?

Guk argazkiak prentsa-eskubideetatik libre saltzen dizkizugu. Erabil daitezke, baina baldintza hau betez gero: "Alzuri argazkiak" sinadura argi eta irakurtzeko moduan erabili behar dira, indarrean dauden erregelak dioen bezala.

20. Nire posta-helbidea nire eskaeraren tratamendua ez den beste helbururen baterako erabil daiteke?

Ez, zure helbidea zure eskaera prozesatzeko eta eskaera bidaltzeko bakarrik erabiltzen da. Ez zaio Foto Alzuri-z kanpoko beste erakunde edo enpresaren bati emango.

21. Eskaeraren bat itzul, alda edo baliogabetu daiteke?

  • Foto Alzurik argazkien izaera pertsonala dela eta, ez du itzulketarik onartzen. Bezeroak eskaeraren bat gaizki egingo balu, Foto Alzurirekin lehenbailehen jarri behar du harremanetan eskaeraren errorea ezagutarazteko edo baliogabetzea eskatzeko. Eskabidea produkzioan egon ezean, bezeroak aldaketa egin dezake edo baliogabetu dezake. Bestelakoan, ezin izango da produktua aldatu edo eskabidea baliogabetu.
  • Produktuaren aldaketaren bat egin nahi baduzu edo eskabidea baliogabetu, jar zaitez harremanetan Foto Alzurirekin +34 943 88 04 78 telefonora deituta edo bidali e-maila: info@fotoalzuri.com

22. Nik egindako eskabideen egoera kontsulta dezaket?

Bai, "Nire Kontua" atalean web orriaren bitartez egindako eskabide guztien kontsulta egin dezakezu. Horretaz gain, produkzio eta bidaltze egoeraren berri ere izan dezakezu.

Legezko oharra   Datuen babesa   info@fotoalzuri.com © Foto Alzuri   Nafarroa Etorbidea 1, 20200 Beasain   T +34 943 88 04 78

Web Mapa